EUSKADI.-Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko lan-egutegia onartu du

Actualizado: martes, 17 marzo 2009 17:56

GASTEIZ, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2010. urteko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du gaurko bileran.

Horrela, Estatuaren legeak aplikatuz, 2010. urtean igande guztiak eta ondoren aipatzen diren zortzi egunak jaieguntzat hartuko dira lan ondorioetarako: urtarrilaren 1a; apirilaren 2a; maiatzaren 1a;

uriaren 12a; azaroaren 1a eta abenduaren 6a, 8a eta 25a.

Halaber, EAEn ondoko lauak jaiegunak izango dira, EAEri dagozkion eskumenak aplikatuz: urtarrilaren 6a, Jaunaren Agerkundea; martxoaren 19a, San Jose; apirilaren 1a, Ostegun Santua; apirilaren 5a, Pazko Astelehena.

Lan ondorioetarako, 2010ean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko lurralde-ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako osoko bilkuren proposamenez. Lurralde historikoko gainerako udalerriekin batera edo aparte hartu ahalko dira.

Dekretu hau argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean egin behar dute proposamena udalek eta beren lurralde ordezkaritzetara bidali.