EUSKADI.-Eusko Jaurlaritzak ia 10 milioi euro erabiliko ditu landa-ingurunea sustatzeko diru-laguntzetan

Actualizado: lunes, 1 junio 2009 14:32

BILBO, 1 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ia 10 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzetan ('Erein' programa). Pilar Unzalu sailburuak izenpetu du 9.728.015 euroko diru-sorta programa horren baitan du neurri horiek gauzatzeko.

Horrela, Unzaluk zuzentzen duen Sailetik jakinarazi dutenez, diruaren banaketari dagokionez, Euskadiko landa-inguruneak sustatzeko eta garatzeko laguntzek 6.406.045 euro jasoko dute. Diru-laguntzok EAEko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko ekintzak eta inbertsioak finantzatzekoak dira.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak onertutako beste agindu batean 'Leader' funts komunitarioaren aplikazioa arautzen duten diru-laguntzak jaso dira. Diru-laguntza hauek EAEko landa-eremuetako ekonomiaren dibertsifikazioa eta bizitzaren kalitatea hobetzeko ekintzak eta inbertsioak finantzatzea izango dute helburu.

Badago baita laguntzak eskatzea mikroenpresak sortzeko eta garatzeko (824.503 euro), turismo-ekintzak sustatzeko (790.300 euro) eta lanbide-prestakuntzarako ekintzetarako (41.000 euro gehienez).

Deialdiaren guztizko zenbatekoa 3.202.866 eurokoa da.

Hirugarren ildo batek Euskal Autonomia Erkidegoko baserri-giroko turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak aurreikusten ditu. Laguntza horien aurrekontua 119.104 eurokoa da 2009. urteko ekitaldirako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013ko Planan nekazaritzakoak ez diren jardueretara dibertsifikatzeko neurrien itzalpean EAEko landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak daude, nekazaritzako ustiategiak iraunarazteari begira landa ekonomia dibertsifikatuz.