EUSKADI.-Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini dio HIRUri takografoa euskaraz izateagatik isuna jaso duen kamioilariaren kasuan

Actualizado: martes, 2 febrero 2010 19:31

BILBO, 2 Feb. (EUROPA PRESS) -

Kamiliolari bati takografoaren diskoan datak euskaraz eramategatik jarri dioten isuna dela-eta hedabideetan agertutako informazioaren inguruan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak interesa erakutsi du kasuan, eta harremanetan jarri da HIRU sindikatuarekin, bere aholkularitza eta kolaborazioa eskaintzeko, Eusko Jaurlaritzak 2008an abian jarritako Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez. Isuna jaso duen kamioilaria HIRU sindikatuko kidea.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, Elebide zerbitzuak ezin du bere kabuz, ofizioz, jardun, eta beraz, Sailburuordetza zain dago sindikatuak edo kamiolariak berak zer erantzungo, bidezko iritzitako salaketa edo kexua izapidetzeko.