Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/02/2010 13:27
EUSKADI

Eusko Jaurlaritzako erakunde-bazkide gisa parte hartuko du Pasaiako Portuaren erabiltzaileen elkartean

   Eusko Jaurlaritzak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila dela medio, Giport Pasaiako Portuaren Erabiltzaileen Elkartean erakunde-bazkide gisa sartzeko asmoa agertu du gaur Gobernu Bileran. Horretarako, erakunde-bazkide gisa onar dezaten prozedura abiaraziko du, legez ezarritako eskakizun guztiak betez eta elkartearen helburuekin bat egiten duela adieraziz. Era berean, Giport finantzatzen parte hartuko du Jaurlaritza, dagokion kuota ordainduz. Kuota hori diru-laguntza gisa mamituko da.

   2009ko martxoaren 26an Pasaiako Portuko erkidegoa osatzen duten hainbat erakunde publiko eta pribatuk Giport elkartea osatu zuten.

Elkartea irabazi asmorik gabe sortu zen, Pasaiako Portuan intermodalitatea sustatu, bultzatu eta garatzen eta ezartzen laguntzeko, eta portuaren 'hinterland'-ean sartzen diren eragile, bezero eta erabiltzaileen interes orokorrak, momentukoak nahiz gerokoak defendatzeko.

   Giportek 34 bazkide ditu, gehienak portuan lan egiten duten enpresak -estibatzaileak, trenbide, errepide eta itsasoko garraio-operadoreak, ontzi-enpresak eta portu-zerbitzuetan enpresak- eta horien bezeroak.

   Estatutuetan, elkartea osa dezaketen bazkide-motak aipatzekoan, erakunde-bazkideak aurreikusten dira, hau da, besteak beste, administrazio publikoak, zeintzuk elkartearen helburuekin aktiboki bat egin eta gobernu-organoetan izaera iraunkorrarekin parte hartuko duten, sortzaile izan diren bazkideei eta bazkide arruntei dagokien kuotaren gutxienez halako 20 jarrita.

   Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak uste du erkidegoaren portu-intesesak aurrera eramateko komeni dela elkartean erakunde-bazkide gisa sartzea. "Eta egia den arren Pasaiako Portua interes orokorreko portua dela eta hortaz, Estatuaren eskumenekoa, 1997az geroztik, bere baitan horrelako portuak hartzen dituzten autonomia erkidegoek portu-politikaren erantzukizuna hartu dute, zeharka, portuen kudeatzaile diren portu-agintaritzen gobernu-organoetako kideen izendapenaren bidez", azaldu dute Jaurlaritzatik.

   Zehatzago esateko, eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionean, maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuaren bidez, eskumena eman zitzaion Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzetako presidenteak izendatu eta kentzeko, eta orobat, administrazio-kontseiluetako kideekin. Izendapen eta kargu-kentze horiek, gainera, garraio eta herri lanen arloan eskumena duen Saileko titularrak proposatu ohi ditu, eta Sailak berak lau kide ditu kontseiluan.

   Horrela, Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak lehentasun eman nahi dio bere eskumenekoak diren arloekin -portuak eta itsas garraioa- lotutako sektore profesionalei laguntzeko politika bat garatzeari, eta Giporten sartzea portu-jarduera sustatzearen eta Pasaiako Portuaren lehiakortasuna hobetzearen aldeko "apustu garbia da".

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.