EUSKADI.-Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak Eskoriatzako (Gipuzkoa) Fagor Automation-eko instalazioak bisitatu ditu

Actualizado: viernes, 5 febrero 2010 14:31

DONOSTIA, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak Eskoriatzako (Gipuzkoa) Fagor Automation-eko instalazioak bisitatu ditu gaur. Fagor makina-erremintarako eta beste sektore batzuetarako neurketa eta kontrol-sistemen fabrikatzailea da.

Bernabe Undari, bere taldeko beste kide batzuekin batera, Mondragon Korporazioko presidenteorde Jose Miguel Arregik, Fagor Automation-eko presidente Aitor Irurek eta instalazioetako zuzendari kudeatzaile Pedro Ruiz de Aguirrek egin diote harrera, enpresako beste zenbait zuzendarirekin batera. Kooperatibaren fabrika osatzen duten instalazio guztiak ikusi dituzte bisitan.

Fagor Automation-eko ordezkariek teknologia-arloan produktu berrien ikerketako eta garapeneko proiektuekiko konpromisoa adierazi diote sailburuari, baita nazioartekotzearen alde egiten duten "apustu irmoa" ere, duela gutxi Indian eta Errusian irekitako ordezkaritzek erakusten dutenez.