EUSKADI.-EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu asteazkenean Athletic-Sevilla partida dela eta

Actualizado: lunes, 2 marzo 2009 14:31

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzuaren maiztasuna areagotuko du asteazkenean, San Mamesen 20:00etan hasita Athleticek eta Sevillak jokatuko duten Kopako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak asetzeko, konpainiak prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez.

Horrela, EuskoTranek erabiltzaileei hamar minutuko maiztasuna eskainiko die 18:30etatik 20:00ak arte. Horrez gain, konpainiak beste hiru zerbitzu berezi jarriko ditu Pio Barojatik Basurtorantz, 19:16an, 19:26an eta 19:36an.

Norgehiagoka amaitu ondoren tranbiaren hiru zirkulazio berezi jarriko dira martxan Basurtutik, San Mamesetik eta Sabino Aranatik Atxurirantz, astegunetako ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Argibide gehiago eskuratzeko erabiltzaileek informazio telefonora dei edota konpainiaren webgunea kontsulta dezakete: 902 543 210 eta www.euskotran.es.