EUSKADI.-EuskoTranek gaur jarri du martxan Bilboko tranbiaren udako ordutegia

Actualizado: lunes, 20 julio 2009 14:04

BILBO, 20 Jul. (EUROPA PRESS) -

EuskoTran konpainiak gaur jarri du martxan udako ordutegia Bilboko tranbiaren zerbitzuan, eta datorren abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean.

Garraio konpainiako iturriek jakinarazi dutenez, uztaileko azken egunetan eta abuztuan zehar zerbitzuan izaten den eskariaren bilakaerara egokitzeko aldatzen da ordutegia.

Horrela, gaurtik abuztuaren 31ra bitartean, tranbiaren unitateak 12 minutuko maiztasunarekin ibiliko dira ibilbidearen bi norakoetan egunaren ordu gehienetan, hala lanegunetan nola larunbat, igande eta jaiegunetan.