EUSKADI.-EuskoTrenek aldaketak egingo ditu asteburuan autobus zerbitzuan, Donostiatik igarotzean, inauteriak direla eta

Actualizado: jueves, 19 febrero 2009 18:04

DONOSTIA, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak aldaketa batzuk egingo ditu larunbatean eta igandean autobus zerbitzuan, Donostiatik igarotzean, inauteriak direla eta.

Horrela, larunbatean, EuskoTreneko autobusek aldatu egingo dituzte Gipuzkoako hiribururako sarrerak eta irteerak 16:00etatik 20:00etara.

Igandean, berriz, autobusek aldatu egingo dituzte Donostiarako sarrerak eta irteerak 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, EuskoTrenek gaur jakinarazi duenez.

Larunbatean zein igandean, aipatutako orduetan, autobusak San Martin kaletik eta Easo kaletik sartuko dira Donostiara, eta bertatik Pio XII.a kalera helduko dira. Hiritik Easo kaletik irtengo dira autobusak (normalean Askatasun Etorbidetik irteten dira), eta Askatasun Etorbidea 24ko geralekua Easo kaleko 7ra eramango da zerbitzu horiek irauten duten bitartean, "Ciaboga" tabernaren ondora alegia.

Informazio gehiago lortu ahal izateko, erabiltzaileek konpainiaren informazio telefono zenbakia (902 543 210) eta webgunea (www.euskotren.es) erabili ditzakete.