EUSKADI.-EuskoTrenek autobus zerbitzu berezia eskainiko du asteburuan Aiako (Gipuzkoa) Landare Berezien Azoka dela eta

Actualizado: viernes, 24 abril 2009 12:16

DONOSTIA, 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak autobus zerbitzu berezia eskainiko du asteburu honetan, Aiako (Gipuzkoa) Iturrarango Lorategi Botanikoan egingo den Landare Berezien Azoka dela eta. Autobus zerbitzu berezia doakoa izango da, antolatzaileek finantzatzen baitute, eta Zarauzko tren geltokiaren eta Iturrarango Lorategi Botanikoaren artean eskainiko da, EuskoTrenek jakinarazi duenez.

Horrela, autobusak orduak eta 23 minutuan irtengo dira Zarauzko geltokitik, aukera emanez Zumaiatik eta Donostiatik datozen trenetako bidaiarien zerbitzuan konbinazioa egiteko. Zarauztik abiatuko den autobus zerbitzua 10:23an hasiko da eta 16:23an amaituko.

Bestalde, autobusak orduak eta 45 minutuan irtengo dira Lorategi Botanikotik, eta horrela aukera egongo da konbinazioa egiteko Zumaiarantz zein Donostiarantz doazen trenekin. Lorategi Botanikotik abiatuko den autobus zerbitzua 10:45ean hasiko da eta 17:45ean amaituko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenek dituen 902 543 210 telefono zenbakia eta www.euskotren.es webgunea erabil ditzakete.