EUSKADI.-EuskoTrenek eta EuskoTranek gaueko 48 zirkulazio berezi eskainiko dituzte asteazkenean, Kopako finala dela eta

Actualizado: lunes, 11 mayo 2009 15:16

BILBO, 11 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen Eusko Trenbideak sozietate publikoak gaueko trenen eta tranbiaren 48 zirkulazio berezi eskainiko ditu asteazkenean, Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Kopako finala dela eta.

Horrela, sozietate publikoko iturriek gaur jakinarazi dutenez, EuskoTrenek gaueko garraio zerbitzu berezia eskainiko du Bilbo-Lezama (Txorierri), Bilbo-Ermua (Durangaldea) eta Bilbo-Bermeo (Urdaibai) tren lineatan.

Halaber, EuskoTranek hobetu egingo ditu Bilboko tranbiaren maiztasunak, San Mamesen eskainiko den norgehiagokaren emanaldira doazen pertsonen joan-etorri beharrei erantzuteko, eta zirkulazioak eskainiko ditu hamar minutuz behin 20:30etatik 22:00etara bitartean. Gainera, konpainiak Pio Barojatik Basurturantz hiru zerbitzu berezi antolatu ditu, eta partida amaitu eta gero tranbiaren zenbait zirkulazio berezi jarriko dira martxan, Basurtutik, San Mamesetik eta Sabino Aranatik Atxurirantz, astegunetako ohiko zerbitzua indartuz.

Erabiltzaileek informazio gehiago eskura dezateke konpainiaren geltokietan eta geralekuetan, 902 543 210 telefono zenbakian eta www.euskotren.es webgunean.