EUSKADI.-EuskoTrenek familia ugarientzako txartelak salduko ditu martxoaren 8tik

Actualizado: jueves, 4 marzo 2010 12:09

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak familia ugarientzako txartelak salduko ditu martxoaren 8tik aurrera, konpainiak prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez.

Hasieran, txartel horiek bezero txartela aurkeztu behar diren garraio tituluak erosteko balio izango dute, hau da, Gazte Tituluan, Hileko Tituluan eta Urteko Tituluan. Txartel berri horiek EuskoTreneko geltokietan eta Bezeroaren Arretarako Bulegoetan erosi ahal izango dira. Gerora, beste tituluetara zabalduko da eta konpainiako edozein MEAT-en erosi ahal izango da bidaia-txartela.

Txartel berri hori erosi nahi duten familia ugarikoak diren EuskoTreneko bezeroek, daukaten txartela ekarri beharko dute. Halaber, aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako familia ugariaren egoera frogatzen duen jatorrizko egiaztagiria aurkeztu beharko dute, gehi horren fotokopia bat. Egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua ere onartuko da.

Bezero berriek EuskoTrenek BBK-n edo Kutxan daukan kontu korrontean hiru euroko diru-sartzearen egiaztagiria, argazki bat, N.A.N.-aren fotokopia, pasaportea edo dokumentu baliokidea aurkeztu beharko dute. Dokumentu horiek guztiak EuskoTreneko edozein Bezeroaren Arretarako Bulegoetan edo geltokietan aurkeztu beharko dira. Behin txartelak eginda, lau eguneko epean geltokietara bidaliko dira.

Argibide gehiago nahi izanez gero, Bezeroen Arretarako Bulegoetan, ohiko geltokian, EuskoTreneko web-orrialdean (www.euskotren.es) edo 902 543 210 telefono zenbakian eskura daiteke.