EUSKADI.-EuskoTrenek gaueko trenen zerbitzu bereziak eskainiko ditu asteburuan Ermuako eta Zornotzako jaiak direla eta

Actualizado: jueves, 23 julio 2009 13:50

BILBO, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak gaueko trenen zerbitzu bereziak eskainiko ditu asteburuan Bilbo-Donostia linean, Ermua eta Zornotza herri bizkaitarretako jaiak direla eta.

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek, geltokietan eta geralekuetan eskura dezakete, bai eta Bezeroen Arretarako Atxuriko Bulegoan, 902 54 32 10 telefono zenbakian eta www.euskotren.es webgunean ere.