BILBO, 29 May. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak trenen 176 zirkulazio eskainiko ditu igandean Bilbo-Ermua eta Bilbo-Bermeo lineatan, Galdakaon ospatuko den Ibilaldia 2009 dela eta. Gainera, arrazoi berberagatik, Bilboko tranbiaren 156 zirkulazioa prestatu ditu Atxuri-Basurtu ibilbidean.
Informazio gehiago behar duten pertsonek geralekuetan eta geltokietan, Bilbo/Atxuriko Bezeroen Arretarako Bulegoan, 902 543 210 telefono zenbakian edo www.euskotren.es webgunean lor dezakete, EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez.