EUSKADI.-Fernando Arahuetesek zaborrekin egindako lau artelan daude ikusgai gaurtik Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan

Actualizado: viernes, 3 julio 2009 15:17

BILBO, 3 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak lau artelan berri gehitu ditu bere eskultura-bilduma iraunkorrera Busturiko (Bizkaia) Madariaga Dorretxek egoitzan. Fernando Arahuetes eskultore eta margolariak eginak dira, birziklatutako eta zabor materialak erabilita soilik (hodiak, hagaxkak, ordenagailuen karkasak eta abar), hauen etengabeko erabilgarritasuna erakutsiz.

Zentroko arduradunek adierazi dutenez, lan hauek oso ezagunak diren lau aimali espezie ezberdin irudikatzen dituzte (armiarma tigrea, matxinsaltoa, apoa eta muskerra) eta, artistaren iritziz, natura eta gizakiaren erlazioa, indarraren eta ahuleziaren arteko harremanaren ikurra izan nahi dute Madariaga Dorretxea bezalako ingurumen elkargune eta sentsibilazazio toki batean.

Fernando Arahuetes Burgoseko Unibertsitateko Ingenieritza Teknikoaren Fakultatean Materialen Iraupenaren irakaslea da. Hainbat erakunde eta arte-aretoetan erakusketak egin ditu eta Mallorca, Valencia edo Erroma bezalako hirietan izan dira ikusgai bere lanak.