EUSKADI.-Fevek gaueko 80 tren berezi baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian zehar

Actualizado: jueves, 13 agosto 2009 14:57

BILBO, 13 Ago. (EUROPA PRESS) -

Feve konpainiak gaueko tren berezien 80 zerbitzu baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusia ospatzen den egunetarako. Bilbo eta Balmaseda normalean lotzen dituzten trenei gehituko zaizkie gaueko zirkulazio bereziak.

Garraio konpainiak gogoratu du bere geltokiek bezeroei zuzenduriko aparkaleku "disuasorioak" dituztela, auto pribatua utzi ahal izateko eta, horrela, "jaiaz guztiz gozatzeko".

Bilbo-Balmaseda noranzkoan, gaueko zerbitzu berezia jaiegun guztietan ibiliko da, eta lehenengo trena 00:20an irtengo da. Gainera, Bilbotik lanegun guztietan 6:55ean abiatzen den trena betiko orduan ibiliko da.

Balmaseda-Bilbo noranzkoan ere egunero izango dira trenak, irteerak 21:20an eta 23:30etan izanik. Larunbatetan eta igandeetan 22:25ean abiatzen den ohiko zerbitzuak ere jarraituko du.

Gainera, Fevek tren zerbitzu bereziak jarriko ditu Bilbo eta Karrantza artean abuztuaren 17, 18, 19, 20 eta 21ean, irteera 5:35ean izanik eta Karrantzara 6:33an helduz, ibilideko geltoki eta geraleku guztietan geldialdiak eginez.