EUSKADI.-Four Friends talde bilbotarrak joko du gaur Bilboko Kafe Antzokian, "Haruntzago" disko berria aurkeztuz

Actualizado: jueves, 16 abril 2009 12:19

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Four Friends talde bilbotarraren kontzertua izango da gaur gauean, 21:30etan hasita, Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak 5 euroko prezioa dauka, areto bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

Bilboko Four Friends taldea 1999an sortu zen. Bere musikak hainbat alor jorratzen ditu, besteak beste, jazz, blues, popa eta rock, guztiak bat eginez. Taldeak abesti propioak zein estandarren bertsioak era instrumentalean egiten ditu.

Aurten kaleratutako "Haruntzago" da taldearen hirugarren diskoa. Jose Lastrak nahastua, lanak betiko ezaugarri batzuk mantendu ditu, alegia, oinarri erritmiko sendo eta moldagarriaren gainean eratutako gitarra jokoak, garai guztietako jazz, blues eta souletik datozen eragin estilistikoak edo ekoizpenean hartutako erregistroek duten freskotasun eta hurbiltasuna.

Aurreko diskoetan bezala, musikari handiei luzatu zaie gonbitea eta oraingoan, jazzaren ñabardurak areagotzeko Gorka Benitez saxofoi-jotzailearen ekarpena dago diskoan.