EUSKADI.-Francisco Ruiz de Infante artista bere azken proprosamenari buruz hitz egingo du gaur Gasteizko Artium Museoan

Actualizado: miércoles, 25 febrero 2009 11:31

GASTEIZ, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Francisco Ruiz de Infante artistak "Bidaiarako prestalanak - lehen BlueSky kontratua" izenburuko "elkarrizketa performatzailea, proiekzioa eta ibilaldia" eskainiko du gaur Gasteizko Artium Museoan, 19:30etan hasita. Proposamenaren nolakotasuna dela eta, topaketa hasi ondoren ez da sartzen utziko, museoko arduradunek iragarri dutenez.

Aipatu iturrien arabera, "BlueSky" proiektua "funtsezkotzat jo daiteke" Francisco Ruiz de Infanteren ibilbidean, 2001etik gaur arte egin duen lanaren ardatz garrantzitsuenetako batzuk jasotzen eta garatzen baititu.

Formatuz kanpoko egile honen lanen genealogia gai jakinen inguruko proiektu handietan oinarritzen da, erabat sinkronizaturiko engranajeen bidez lotuak. "BlueSky"-n fikzioen laborategi baten ideia garatzen da, non autosugestioa nagusi den.

Topaketa honetan, Ruiz de Infantek eta bere "zaintzaile" Nekane Aranburuk gailu ireki bat garatuko dute Artiumen bertaratuko direnek "erakusketa zorabiagarri hau" ezagutu ahal izan dezaten. Gainera, saioan aurkeztuko da lehendabiziko aldiz jendaurrean "B.S.o.D. Training Attitude" bideoa.

Francisco Ruiz de Infante teknologiaren eta oso gai sinpleen elkartze eta konfrontazioak markatutako sentiberatasuna duten artisten belaunaldikoa da. Bere lanetan konplexurik gabe elkartzen ditu teknologiako gailuak eta urgentziazko brikolajea. Eraikitzen dituen zerak, eragin dituen tokian, inguruan, toki horretarako eta tokiarekin sortzen dira.

Erakusketa guneaz duen ikusmoldean, ibilbidearen edo zirkuituaren ideia da nagusi, eta beraz, igarobideak, tunelak eta ateak egiten ditu. Eraikuntzaren eta hondamenaren artean dauden arkitektura hauskorretan sartzeko erritu fisikoak lantzen ditu.

Bestalde, Nekane Aranburu artearen historiagilea eta museologian masterduna da. 1992an hasita, kulturaren kudeatzaile eta komisario gisa lan egiten du, ohikoak ez diren espazioen eta museoen artean garroak luzatzen dituzten proiektuetan oinarrituz. Inguru batzuk eta besteak lantzen dituzten sortze lanetan eta lurralde-ekosistema glokaletan espezializatua da.