EUSKADI.-Gabonetako postalen erakusketa bat izango da ikusgai Abadiñoko (Bizkaia) Errota Kultur Etxean urtarrilaren 7ra arte

Actualizado: viernes, 1 enero 2010 14:04

BILBO, 1 Ene. (EUROPA PRESS) -

Abadiñoko (Bizkaia) Errota Kultur Etxean egongo dira ikusgai urtarrilaren 7ra arte Udalak antolatutako Gabonetako Postalen Lehiaketara aurkeztutako lan onenetako batzuk. Lehiaketara ehun bat lan aurkeztu ziren eta haurren eta gazteen sormen artistikoa sustatzea izan du helburu.

"Irudimena eta sormen-lana sustatzeaz gain, parte-hartzaileei Gabonetako espiritua helarazteko aukera ona iruditu zitzaigun", adierazi du Marisa Vazquez Abadiñoko Udaleko Kultura zinegotziak.

Horrela, 16 urtetik gorako mailan, lehiaketako lehenengo saria Leioako Esther Alonso Ciriak jaso du: 200 euro eta diploma bat. Maila berean, Miriam Perez Vázquez-ek bigarren saria lortu du -150 euro eta diploma- eta Josefa González-ek saritu gabeko bertako egilearentzako saria irabazi du: 150 euro eta diploma.

9-11 urtekoen mailan, Irene Zarrabeitia Mendezek irabazi du lehenengo saria, eta gainerako sari guztiak eman gabe geratu dira.

8 urtera bitartekoen artean, Andoni Orbegozo Zelaietak irabazi du lehenengo saria, eta Nerea Villar Ortizek bigarrena. Bestalde, Oihan Sequera Hierrok akzesit bat jaso du.

16 urtetik gorakoei emandako sariak izan ezik -dirutan eman dira-, gainerako guztiak material didaktikoa eta diploma bat izan dira. Lehiaketako epaimahaia kultur arloko ordezkariek, artistek eta udaleko teknikariek osatu dute.