EUSKADI.-Gasteizko Artium Museoak eta Montehermoso Kulturuneak erakusketak bisitatzeko programa bateratua jarri dute abian

Actualizado: martes, 21 abril 2009 14:04

GASTEIZ, 21 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak eta Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak gidatutako bisiten programa bateratuari ekingo diote ostiraletik aurrera. Programaren izena "Gasteiz garaikideak" da eta, zentro bakoitzeko erakusketak ikusteaz gain, hauen ezaugarri propio eta osagarriak ezagutzeko aukera emango die parte-hartzaileei.

Ekimen honekin, hirigune historikoaren ardatz kulturala eta, programaren izenak iradokitzen duen moduan, gizarte eta kultura esparruetan aurreratua dagoen hiri anitz baten irudia bultzatu nahi ditu, egitasmoaren arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

Sarrera librea izango den arren, komenigarria da lekua aldez

aurretik erreserbatzea 945 20 90 20 edo 945 16 18 59 telefonoetan, sarrerak mugatuak direlako. Elkarlaneko programa honetaren lehenengo bisita ostiral honetan izango da, eta Artiumetik abiatuko da 18:30etan. Bisita gidatu bateratuak hilean behin egingo dira hasiera batean.

"Gasteiz garaikideak" programako bisitak zentro batean hasiko dira eta ondoren, parte-hartzaileak bestera joango dira oinez, San

Frantzisko Xabier kantoitik eta San Prudentzio Ikastetxeko kaletik abiatuta. Bisiten edukia eta formatua aldatu egingo da zentro

bakoitzean momentuan momentuko erakusketen arabera; hala ere, beti sustatuko da eztabaida eta parte-hartzea.

Ostiral honetarako antolatuta dagoen lehenengo bisitan, taldea zuzenduko duten hezitzaileek nahiago izan dute Montehermoson eta Artiumen ikusgai dauden bi obrei arreta ematea, bakoitza, dagokion programazioaren testuinguruan kokatuz. Bisitarien arteko elkarrizketa eta ideien trukea sustatzeko helburuarekin, aperitibo bat hartzeko aukera egongo da bisita bakoitza amaitzen den erakundeko kafetegian.

Erakusketak ikusteaz gain, zentro bakoitzaren bitxitasunak ezagutzeko aukera emango zaie bisitariei, bai jatorri, xede eta

helburuei dagokionez eta baita hiriaren eskaintza kulturalaren barruen duten izaera osagarriari dagokionez. "Bisita hauei esker gaur egungo artea adierazteko, interpretatzeko eta erakusteko dauden modu anitzak ezagutuko dira", azaldu dute.

Artiumen eta Montehermosoren proposamen bateratu honek Gasteizko eduki garaikidearen hedapena indartzea bilatzen du, alderdi historiko

paregabeaz gain, kultura garaikidearen panoraman onarpen bikaina lortu duten artea ekoizten duten eta elkarren artean osagarri diren bi zentro dituen hiri anitz bat dela azpimarratuz.

"Gasteiz garaikideak" ez da Artiumek eta Montehermosok batera egiten duten lehen programa. Bi zentroek lan bateratuak egin dituzte azken urteotan, batez ere hezkuntzaren arloan. Zentzu horretan, ekimen desberdinak proposatu dira irakasleen heziketaren esparruan, ikastetxeek Artiumen eta Montehermoson dauden baliabide didaktikoak modu eraginkorrean erabiltzeko helburuarekin.

Modu berean, beste kasu bat aipatzeagatik, bi zetroek hartzen dute parte Gasteizko Udalaren Hezkuntza Sailarekin, Krea elkartearekin eta Arte eta Lanbide Eskolarekin batera, garatzen ari diren "Gasteiztxo: Ikus-entzunezko eta praktika komunikazio heziketan" programan.