EUSKADI.-Gasteizko Kultur Etxeak literaturarekin loturiko ekitaldiak eskainiko ditu apirilean euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez

Actualizado: jueves, 2 abril 2009 14:30

GASTEIZ, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak gaur jakinarazi duenez, liburua eta literatura ardatz izango dituen euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko ekitaldien programa bat antolatu du apirilerako, gaur bertan hasita.

Horrela, "Apirila: liburuaren festa" izenburupean egingo den programa gaur arratsaldean hasiko da, euskarazko eskaintza bikoitzarekin. Horrela, 18:00etan ipuin kontalari saio bat eskainiko du Iñaki Carreterok, eta 20:00etan "Ate hautsiak" poesia errezitaldia emango dute Oier Guillanek, Oskar Mansok eta Asier Sarasolak.

Bestalde, apirilaren 15ean eta 16an, 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduriko ingelesezko tailer bat egingo da, eta Pazko Astea bukatuta, Toti Martinez de Lezea idazleak "Historias de la realeza" izenburuko hitzaldia eskainiko du.