EUSKADI.-Getarian (Gipuzkoa) N-634 errepidean luizien kontrako babes-sarea jartzeko lanak bukatu dira

Actualizado: jueves, 26 marzo 2009 17:21

DONOSTIA, 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getarian (Gipuzkoa) N-634 errepideko 21,7 kilometro puntuan 2008ko

abenduan gertatutako luizia konpontzeko lanak bukatu dira gaur, mendi

magalean sare babesgarri bat jarri ondoren. Konponketa lanen aurrekontu osoa 800.000 eurokoa izan da, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Lanak egin behar ziren tokian ibilgailuak txandaka igarotzeko jarrita zegoen gailua orain dela hiru aste kendu zuten, eta puntu horretako N-634 errepidearen bi lerroetan hasi zen berriz trafikoa. Sare babesgarria jartzeko lanak urtarrilean hasi ziren eta martxoaren bukaera arte jarraitu dute.

N-634 errepideko 21,7 kilometro puntuan joan den abenduan izan zen luizia konpontzeko lanak bi fasetan gauzatu dira: lehena 2008ko abenduaren 23an bukatu zen, eta ibilgailuentzat ireki ahal izan zen luiziak harrapatutako errepide zatia; bigarren fasea 2009ko urtarrilean hasi zen eta, funtsean, mendi magalean luizietatik babesteko sare bat jartzea izan da gaur bertan bukatu den lana.