EUSKADI.-Getxok (Bizkaia) minusbaliotasunak dituzten pertsonentzako zentroa edukiko du, Lantegi Batuak Fundazioak kudeatuta

Actualizado: jueves, 2 abril 2009 19:02

BILBO, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Lantegi Batuak Fundazioak Getxoko (Bizkaia) Andra Mari auzoan adimen-urritasuna edo minusbaliotasun fisikoa duten pertsonentzat eraiki eta gestionatuko duen dokumentu-gestioari, administrazio digitalari, balore logistikoko katean operaziak egiteari eta lanbide-hezkuntza eskaintzeari ekingo dion zentro berria aurkeztu dute gaur goizean Imanol Landa Getxoko alkateak, Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuak eta Victor Iturburu Lantegi Batuak Fundazioko buruak.

Zentroa Getxoko Udalak 30 urtez utzitako udal orube batean eraikiko dute eta Bizkaiko Foru Aldundiak 1,1 milioi euro ipiniko ditu. Inbertsio osoa 3,6 milioi eurokoa izango da. Lanak aurtengo udan hastea eta 2011ko amaieran amaitzea espero da.

Egitura berria Andra Mari auzoko Ramos Uranga eta Abendaño kaleen artean egongo da kokatuta, inguruan guztiz integratuta izango den hiru solairuko 3.000 metro koadroko eraikinean, eta ez du inolako eraginik sortuko ingurunean. Aitzindaria eta berritzailea izango da eta lana gizartearatzea lortzeko erabiliko du. Epe ertainera 140 lanpostu baino gehiago sortzea ekarriko du.