EUSKADI.-Getxoko (Bizkaia) toponimia ezagutzeko hamar ibilbide gidatu jarri dira martxan

Actualizado: martes, 24 marzo 2009 14:45

BILBO, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udaleko (Bizkaia) Euskara Zerbitzuak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteak herriko toponimia ezagutzeko helburuarekin hamar ibilbide gidatu antolatu dituzte udaberrirako.

Bigarren urtez egingo den ekimena aurten zabaldu egin da, ikastetxe, kultur elkarte, euskaltegi eta herritarrei orokorrean. Horrela martxoan eta apirilean ibilbideak udalerriko hiru euskaltegiei, EGIZU elkartekoei eta kultur elkarteei egongo dira zuzenduta, eta maiatzekoak eta ekainekoak ikastetxeei. Herritarrek lau hilabeteetan izena emateko aukera edukiko dute.

Doakoak izango diren ibilbideak "Getxoko leku izenak" toponimia liburuan egongo dira oinarrituta eta gidariak azalpenak euskaraz emango ditu, beti ere taldeen arabera moldatuta.

Lehenengo ibilbidea ostiralean izango da, 18:00etan, Boluatik, Neguritik eta Ereagatik. Hurrengoa apirilaren 1ean izango da, Portu Zaharrean hasita, eta XX. mendeko euskararen ibilbidea egingo dute; apirilaren 7koa Bolua-Santa Coloma-Bolua-Aiboa izango da; apirilaren 21ean Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal; apirilaren 30ean Bidezabal-San Inazio-Neguri.

Maiatzean sartuz, 5ean, Portu Zaharrean hasita, XX. mendeko euskararen ibilbidea egingo da; 13an, Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa; 21ean, Andra Mari-Sakuskune-Diliz-Andra Mari; 29an, Andra Mari-Diliz-Galea-Andra Mari.

Ekainaren 1ean Bizkaia Zubia-Zugatzarte-Ereaga-Igeretxe ibilbidea egingo da; 9an, Bolua-Neguri-Ereaga eta 17an Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal. Lehenengo ibilbidea izan ezik, gainontzekoak 19:00etan hasiko dira. Bisitariek ateratako argazkiekin erakusketa bat egiteko asmoa dago.

Informazioa eskatzeko eta ibilbideetan izena emateko interesatuek Getxoko Turismo Bulegora (94 491 08 00) edo Euskara Zerbitzura jo beharko dute, edo bestela, 688 635 350 telefono zenbakira deitu.