EUSKADI.-Getxoko Udalak bere izenean elkartasun ekimenentzat etxeetan dirua eskatzen duten iruzurgileekin erne egoteko eskatu du

Actualizado: jueves, 5 marzo 2009 13:57

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) bere izenean elkartasunezko ekimenentzat herriko etxeetan dirua eskatzen duten iruzurgileekin erne egoteko eskatu du, eta argitu du ez duela baimenik eman inolako diru-bilketa kanpainarik egiteko. Izan ere, Getxoko Gizarte Zerbitzuek pertsona batzuk herriko etxeetara diru eske agertu direla ezagutzera eman dute.

Ustez, udal bizkaitarretik azaldu dutenez, Getxoko Udalaren eskutitza erakusten dute pertsona horiek, eta bertan sinadura eta dirua eskatzen dute "adin gutxiko bati ebakuntza egiteko" batzuetan eta "dirurik gabeko familia batentzat" beste batzuetan. Bi kasu horietan udal agiriak legez kanpo erabiltzen dituztela salatu du Getxoko Udalak.