EUSKADI.-Getxoko Udalak (Bizkaia) larunbatean irekiko ditu Fadurako kanpoko igerilekuak

Actualizado: miércoles, 10 junio 2009 14:00

BILBO, 10 Jun. (EUROPA PRESS) -

Getxo Kirolak erakundeak larunbatean zabalduko ditu Fadurako kanpoko igerilekuak eta eguzkitan egoteko tokia, eta aurrekoetan bezala, berdeguneez egunero gozatu ahal izango da, 10:00etatik 21:30etara. Era berean, Kultur Etxeak igerilekuen erabiltzaileentzat irakurtzeko gunea jarriko du, udan irakurketa sustatu nahi duen "Letren Terrazak" ekimenaren barruan.

Bestalde, Getxo Kirolak erakundeak "Ateak zabalik" jardunaldia antolatu du iganderako eta, udalerri bizkaitarreko taldeekin elkarlanean, herritar guztiei zuzendutako aisialdiko eta kirol jarduera ugari antolatuko dituzte.

Horrela, 10:00etatik 14:00etara, Fadurara hurbiltzen direnek eskaintza anitza izango dute, tartean, errugbia, txirrindularitza, atletismoa, tenisa, patinajea, hockeya, padela, saski baloia, esku baloia, herri kirolak, kirol egokitua, pilota, spining, aerobika, boleibola eta futbola.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimenean 38 udalerrik hartzen dute parte eta Europako Batasunak kirola egitea herritar guztien eskubidea izateko duen nahiari erantzuten dio eta baita batzeko tresna eta asti osasuntsuaren aldeko heziketa eta alternatiba izateko asmoari ere, Getxoko Udaletik azaldu dutenez.