EUSKADI.-Gidabaimenik gabe eta mozkorrik zihoan 19 urteko mutil batek ihes egin du Gasteizen beste auto batekin talka egin ostean

Actualizado: jueves, 6 agosto 2009 15:26

GASTEIZ, 6 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gidabaimenik gabe eta mozkortuta gidatzen zihoan 19 urteko mutil batek ihes egin zuen atzo, autoan berarekin zihoazenekin batera, Gasteizko Iturritxu kalean beste auto batekin talka egin ondoren. Istripuaren ondorioz, beste autoa gidatzen zuen 32 urteko gizonezkoak zauri arinak izan zituen.

Gasteizko Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, atzo arratsaldean, 18:36an, auto istripu bat gertatu zen Iturritxu kalean, auto bat kontrako bidera sartu zenean eta beste auto batekin talka egin zuenean.

Istripua eragin zuen autoaren gidariak eta berarekin zihoazen lagunek korrika alde egin zuten tokitik, lekukoen arabera, eta ondoren Udaltzaingoaren patruila batek aurkitu zituen istripuaren tokitik hurbil.

Udaltzainek egiaztatu zuten gidariak -19 urteko gizonezko bat- ez zeukala gidabaimenik. Gainera, positibo eman zuen alkoholemia frogan. Talkaren ondorioz, beste autoa gidatzen zuen 32 urteko gizonak zauri arinak jasan zituen.