EUSKADI.-Gidari batek ihesi alde egin du Gasteizko oinezkoen pasabide batean txirrindulari bat harrapatu ondoren

Actualizado: viernes, 24 abril 2009 15:55

GASTEIZ, 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Emakumezko gidari batek ihesi alde egin zuen atzo Gasteizen oinezkoen pasabide bat gurutzatzen ari zen txirrindulari bat harrapatu ondoren. Txirrindulariak zauri arinak jasan zituen harrapaketaren ondorioz.

Istripua atzo goizean gertatu zen, 9:30ak jota zeudela, txirrindulari bat Argentina eta Ekuador kaleen bidegurutzearen arteko oinezkoen pasabidea gurutzatzen ari zenean, Gasteizko Udaltzaingoko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Orduan, txirrindulariak zonaldetik zihoan eta ikusi ez zuen auto batekin egin zuen talka. Kolpearen ondorioz, txirrindularia lurrera erori zen eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan zuten, zauri arinekin. Emakume batek gidatzen zuen autoak, berriz, ihesi alde egin zuen.