EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon banketxe batean dirua lapurtzeagatik

Actualizado: miércoles, 18 febrero 2009 11:58

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Bilbon, banketxe bateko kaxa batetik dirua lapurtzeagatik. Banketxeko zenbait langile lapurrari segika ibili ziren eta, azkenean, gertuko lokal bateko segurtasuneko zaindari batek atxikitzea lortu zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertakariak atzo goizean izan ziren, 10:30ak aldera, Bilbo erdialdeko banketxe batean. Pertsona bat jendaurreko postu batera hurbildu zen eta, une horretan postua hutsik zegoenez, tiradera batean eskua sartu eta diru kopuru bat ostu zuen. Langileetako batek gertakaria ikusi zuen eta lapurrari egindakoa aurpegiratu zion.

Harrapatu zutela konturatzerakoan, ustezko lapurra banketxetik korrika irten zen, baina zenbait langilek atzetik jarraitu zioten.

Ertzaintza ohartarazi zutenean, agenteek ustezko egilea atzeman zuten, gertuko saltoki bateko segurtasun zaindari batek susmagarria atxikita baitzeukan. Hala, ertzainek susmagarria atxilotu zuten.

Ustezko lapurrak dirua kaletik bota zuen korrika ihes egiten zuen bitartean, baina diruaren parte bat lapurra atzeman zuten tokitik hurbil aurkitu zuten eta, gainerakoa, banketxetik gertu.

Atxilotua (delitu aurrekariak ditu) Ertzainetxe batera eraman zuten eta datozen orduotan agintaritza judizialaren aurrean agertu beharko da, Bilboko Guardiako Epaitegian, dagozkion eginbideak bukatzerakoan.