EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon berarekin bizi den emakumeari arma zuri batekin erasotzeagatik

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 11:42

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Bilbon, berarekin bizi den emakumezkoari arma zuri batekin eraso eta herio-mehatxua egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Erasoa astelehen gauean jazo zen, 21:30etan, Bilboko San Frantzisko auzoan, biktima eta erasotzailea alokairuan bizi diren etxebizitzan. Eztabaidatzen hasi ziren eta gizonezkoak sukaldeko aizto batekin ebaki bat egin zion besoan emakumezkoari.

Biktimak Ertzaintza ohartarazi zuen, eta bertaratutako patruilak, emakumezkoak zauriak zituela egiaztatu ostean, ustezko erasotzailea atxilotu zuen, lesio delitu bat egotzita. Polizia egoitza batera eramatera zihoazenean, atxilotuak herio-mehatxua egin zion biktimari eta, hortaz, agenteek mehatxuen delitu bat ere leporatu zioten.