EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon bere bikotekideari erasotzeagatik

Actualizado: viernes, 20 febrero 2009 19:19

BILBO, 20 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat atzeman dute gaur goizaldean Bilbon, ustezko genero-indarkeria delitu bat leporatuta, bere bikotekideari ustez erasotzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Gaur goizaldean, 4:30ak pasatxo zirenean, Bilboko San Frantzisko kaleko etxe batean ustez emakumezko bati erasotzen ari zirela jakin du Ertzaintzak. Herritarren segurtasunerako patruila bat bertaratu da eta ustezko biktimak hainbat ubeldura zituela egiaztatu dute agenteek. Liskar baten ostean bere bikotekideak eraso egin diola adierazi die biktimak berak. Erasoaldia gelditzeko bizilagun batzuek defendatu behar izan omen dute emakumezkoa.

Ustezko egilea logeletako batean zegoen, oso urduri. Agenteek identifikatu egin dute eta une hartan ertzainak kolpatzen saiatu da. Hau ikusita berehala atxilotu eta polizia egoitzara eraman dute, ondoren epailearen esku jartzeko.