EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea kalean erasotzeagatik

Actualizado: lunes, 20 abril 2009 15:44

BILBO, 20 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, ustezko genero indarkeria delitu bat leporatuta. Bere bikotekidea kale erdian nola erasotzen zuen ikusi dute ertzainek, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Gaur goizaldean, 3:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila bat erasoaldi baten lekuko izan da Bilboko Deustuko zubian, gizonezko bat bere bikotekidea erasotzen ikusi baitute. Agenteek berehala geldiarazi dute eztabaida eta ustezko erasotzailea (22 urteko gizonezko bat) bertan atzeman dute.

Emakumeak adierazi zuenez, jelosia kontuengatik ari omen ziren eztabaidan eta bere bikotekideak aurretiaz ere eraso egin omen zion. Atxilotuak genero indarkeriarekin zerikusia duten aurrekari polizialak ditu.