EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon emazteari eraso eta mehatxu egiteagatik

Actualizado: lunes, 11 enero 2010 14:25

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Bilbon, genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita. Atxilotuak bikotekidea jo omen zuen, eta emakumezkoa ospitale batean artatu behar izan zuten, gorritasun seinaleak baitzituen lepoan eta aurpegian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak atzo iluntzeko 20:00ak jota zirela jazo ziren, Bilboko Zazpi Kaleetako etxebizitza batean. Ertzaintzak abisu bat jaso zuen, familiartean erasoak gertatzen ari zirelakoan. Hortaz, herritarren segurtasunerako patruila bat bertaratu zen.

Agenteek bi emakumezko (ama eta alaba) aurkitu zituzten eraikineko atarian. Antza, gizonezkoak bi emakume haiek mehatxatu zituen eta, emazteari, eraso ere egin zion. Emazteak gorritasun seinaleak zituen lepoan eta aurpegian. Ertzainak etxera igo ziren segituan eta ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten. Gaur atxilotua epailearen esku geratuko da.