EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Gasteizen kokainarekin eta haxixarekin harrapatu ondoren

Actualizado: viernes, 8 enero 2010 14:58

GASTEIZ, 8 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen drogen trafiko delitu bat leporatuta. Kokainaz betetako 23 zorrotxo eta haxix zati bat aurkitu zizkioten atxilotu zutenean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo gauerdian, Ertzaintzaren patruila batek jokabide susmagarria zuen gizonezko bat ikusi Gasteizko Gorbea kalean. Bigarren ilaran aparkatuta zegoen furgoneta batean sartu eta alde egiten saiatu zen. Agenteek ibilgailua geldiarazi eta barruan zihoazen hiru bidaiariak identifikatu zituzten.

Gizonezkoetako batek hauts zuri batez betetako 23 zorrotxo eta marroi koloreko substantzia baten zati bat arropa artean gordeta zituela egiaztatu zuten agenteek. Handik gutxira jakin zuten aurkitutakoa kokaina eta haxixia zirela. Hortaz, berehala atxilotu zuten susmagarria drogen trafiko delitu bat leporatuta. 37 urteko atxilotua ertzainetxera eraman zuten bertan beharrezko izapideak burutzeko, eta datozen orduetan jarriko dute epailearen esku.