EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Leioan (Bizkaia) alkoholaren eraginpean gidatzen zihoala istripu bat izan ondoren

Actualizado: miércoles, 6 mayo 2009 18:37

BILBO, 6 May. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean Leioako (Bizkaia) Artaza auzoan alkoholaren eraginpean gidatzen zihoala istrpu bat izan eta gero. Atxilotua E.A.L.H. gizonezkoa izan da, eta froga egin diotenean, 0,98ko tasa eman du, Leioako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Istripua 8:25 aldera gertatu da, Artazako auzotik Artazaganera eta Laubide zonaldera heltzen den norabide bakarreko bidean. Chevrolet Tacuma bat gidatzen zuen gizonak ibilgailuaren kontrola galdu du eta bihurgunean metalezko langaren gainean jarrita geratu da. Egoera ezegonkor honen ondorioz autoa hegaletik erortzeko arriskuan egon da, baina momentu horretan ez da oinezkorik pasatu.

Leioako Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu denean gidariak alkohol usaina zuela asmatu zuen eta beharrezko frogak egin dizkiote gidariari. Lehenengoko frogan 0,98ko tasa eman du, eta bigarrenean 0,96koa. Hori dela eta, legalki onartua dagoen tasa (0,25) gainditzeagatik atxilotu dute eta bihar epaiketa azkarra izango du gidariak. Istripuaren ondorioz kalea moztu egin behar izan da lurzoruan olioa eta bestelako likidoak isurita gelditu direlako.