EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen (Gipuzkoa) berea ez zen karabana baten barruan harrapatu ondoren

Actualizado: martes, 17 marzo 2009 13:13

DONOSTIA, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizean Oiartzunen (Gipuzkoa), industrialde batean aparkatutako karabana batean harrapatu eta gero. Ibilgailuaren jabeak harrapatu zuen gizona ustekabean eta Ertzaintzari deitu zion, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzoko 8:30etan eman zion abisu ibilgailuaren jabeak Ertzaintzari, gizon bat Oiartzungo industrigune batean aparkatuta zegoen haren karabanan sartu zelako. Ertzaintzaren herritarren segurtasunerako patruila bat bertaratu zen eta ibilgailuaren jabeak atxikita izan zuen gizona identifikatu zuen.

Ertzainak kristal bat hautsita zegoela ohartu ziren, ibilgailua ikuskatu eta gero. Ekintzen ustezko egilea bertatik sartu ahal izan zela-eta, gauzak bortxatuz egindako lapurretaren delitu bat egotzita atxilotu zuten.

Atxilotua Errenteriako Ertzainetxera eraman zuten eta datozen orduetan Donostiako Guardiako Epailearen esku utziko dute, behin dagozkion polizia eginbide amaituta.