EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Villabonan (Gipuzkoa) auto batean lapurtzen harrapatu ondoren

Actualizado: martes, 4 agosto 2009 14:33

DONOSTIA, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizon bat atxilotu zuten atzoko lehen orduan Villabonan (Gipuzkoa), auto batean lapurtzen harrapatu baitzuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Gertakariak atzoko 5:30ak aldera jazo ziren. Villabonan patruilatzen zebilen Ertzaintzaren patruila batek gizon bat harrapatu zuen aparkaleku pribatu batean aparkatuta zegoen auto bateko aurreko eskuineko leihoa hausten. Agenteek gertakarien ustezko egilea identifikatu zuten, eta ondoren, indarra erabiliz egindako lapurretaren delitu bat egotzita atxilotu zuten.

Atxilotua (hainbat deliturengatik aurrekari ugari dituen 32 urteko gizonezko bat) Hernaniko ertzainetxera eraman zuten, eta datozen egunetan Agintaritza Judizialaren aurrean agertu beharko da egindako gertakariengatik erantzuteko.