EUSKADI.-Gizon baten gorpua agertu da Trapagarango (Bizkaia) Arboleda auzoko laku baten ur gainean

Actualizado: martes, 30 junio 2009 19:22

BILBO, 30 Jun. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko baten gorpua agertu da gaur goizean Trapagarango (Bizkaia) Arboleda auzoko aintzira baten ur gainean. Hildakoa herri horretako auzotarra zen, Ertzaintzak Europa Press-i jakinarazi dionez.

Gaur goizean, 11:00ak aldera, Ertzaintzak norbanako baten abisua jaso du, Arboledako lakuetako batean gizon baten gorpua ur gainean ikusi zuela jakinaraziz.

Ertzaintza tokira joan da eta ur gainean zegoen pertsona hilda zegoela baieztatu du. Hildakoa gizonezko bat da, 45 urteko eta Trapagarango auzotarra. Oraingoz ezezagunak dira heriotzaren zergatiak eta autopsia egin arte zain egon beharko da.