EUSKADI.-Graffiti tailerra egingo da asteburuan Lezaman (Bizkaia), 10 eta 13 urte arteko haurrei zuzenduta

Actualizado: martes, 24 marzo 2009 14:21

BILBO, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Graffiti tailer bat egingo dute ostiraletik igandera bitartean Lezamako (Bizkaia) Gaztegunean. 10 eta 13 urte bitarteko umeek, haiek baitira Gazteguneko erabiltzaileak, azken urteotan nazioarte mailan nabarmen hedatu den artea ezagutzeko aukera izango dute. Arte horretan trebatua den Eva Menak emango du tailerra, eta gehienez 12 pertsonentzat antolatu da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, tailerraren azken emaitza Lezamako kiroldegiko frontoiaren albotik pasatzen den ororentzat ikusgai izango da, tailerrean konposizio eder bat sortzea baita helburua, ondoren aipatu frontoian graffiti-a margozteko.

Horrela ba, graffiti tailerra egingo da Lezaman ostiralean, larunbatean eta igandean, arratsaldeko ordutegian, 17:00etatik 20:00ak arte hain zuzen ere.