EUSKADI.-Gueñesko (Bizkaia) XV. Nekazaritza eta Abeltzaintzako San Jose Azoka ospatuko da martxoaren 15ean

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 18:56

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gueñes (Bizkaia) izango da lehenengoa San Jose eguna ospatzen, eta horretarako, martxoaren 15ean, XV. Nekazaritza eta Abeltzaintzako San Jose Azoka antolatu da. Urtez urte lehen sektorea garrantzia hartuz doa, eta Enkarterriko eta Bizkaiko azokarik garrantzitsuenetako bat bilakatu da da Gueñeskoa; hala erakusten dute iaz bertaratu ziren 20.000tik gora bisitariek.

Azokak ibilbide luzea du, eta edizio guztietan bezala, aurten ere nekazaritzako elikagaien salmenta eta erakusketa (95 saltoki egongo dira) eta Enkarterriko Villano eta Villanuco txakur arrazen monografikoak egingo dira. "San Jose azoka gero eta gehiago hazten ari da, bisitariei gauza erakargarriagoak eskainiz", nabarmendu dute Gueñesko Udaletik.

Aurtengo berrikuntzak gastronomia arlokoak dira. Horrela, esaterako, Gazta Txapelketa bat izango da azokako gaztarik onena hautatzeko. Helburua gaztaren ezaugarri organoleptikoen berri ematea eta baloratzea da. Horretarako, Galdotza Arana plaza "Gazta Kalea" izango da, eta bertan, 16 gaztagileren arku atlantikoko gaztak dastatu ahala, puntuazio fitxa batean jaso eta azokako saltoki zehatz batean utzi beharko dira. Puntuaziorik onena lortzen duen gazta izango da txapelduna. Parte hartzen duten fitxen artean Enkarterriko produktuez beteriko otzara zozkatuko da.

Ardi, ahuntz eta behi esneaz egindako gaztak aurkeztuko dira txapelketara, tokiko jatorrizko izendapen ezberdinetakoak, besteak beste, Idiazabal, Kantabriako gazta, Patamulo, Gazta Cameranoa, Picu Urrielo gazta eta Pyrenees. Horrek esan nahi du hainbat lekuko gaztak aurkeztuko direla, hala nola Euskadi, Burgos, Kantabria, Leon, Errioxa, Asturias eta Frantziakoak.

Lehiaketa berri horrekin batera, azokan dagoeneko finkatuta dauden beste ekitaldi gastronomiko batzuk ere egingo dira, adibidez, Euskal Pintxoaren dastaketa 11:00etatik aurrera Galdotza Arana plazan.

Jaki goxoekin batera, Arangurengo Txabarri upategiko txakolin kopa bat izaten da onena, eta 12:00etatik urrera txakolina dastatzeko aukera egongo da. Guztira 200 litro banatuko dira.