EUSKADI.-Haendelen "Brockes Passion" interpretatuko da astelehenean Donostiako Kursaalen Marcus Creed zuzendariaren gidaritzapean

Actualizado: viernes, 3 abril 2009 19:30

DONOSTIA, 3 Abr. (EUROPA PRESS) -

Akademie für Alte Musik Berlin orkestrak, Collegium Vocale Gante abesbatzak eta sona handiko hainbat bakarlarik Haendelen "Brockes Passion" obra eskainiko dute astelehenean Donostiako Kursaal Auditorioan, Marcus Creed zuzendariaren gidaritzapean. Hitzordua 20:00etan izango da.

Kursaaleko arduradunek adierazi dutenez, "Brockes Passion" emozioz betetako obra da, Georg Friedrich Haendelek 1715 eta 1716 urteetan idatzia. Jesusen nekaldia deskribatzeko, kasu honetan, konpositoreak Barthold Heinrich Brockes poetaren hitzak hautatu zituen. Hortik datorkio izena obrari.

Konposizioa barroko aroko harribitxi bat da eta ez da sarritan interpretatzen. Marcus Creed ospe handiko zuzendaria da, eta antzinako musika lantzen dutenen artean erreferentzia saihestezina. Akademie für Alte Musik Berlin eta Collegium Vocale Gante, berriz, ospe handiko musika taldeak dira.