EUSKADI.-Heroina saltzen harrapatu duten 44 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen (Gipuzkoa)

Actualizado: miércoles, 25 febrero 2009 15:16

DONOSTIA, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), heroina saltzen harrapatu baitzuten. Gainera, ustezko eroslea ere atxilotu egin zuten, epailearen agindu bat bete gabe zuelako, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean, 18:45 aldera, Irungo Euskal Herria etorbidetik kalez jantzita zihoan patruila bati hiru gizonezko drogarekin trafikatzen ari zirela iruditu zitzaion. Agenteek egiaztatu zutenez, ustezko saltzaileak gai marroi baten hautsez beteriko plastikozko bilgarri zuen eskuan salerosketaren unean. Gainera, bere arropen artean, antzeko bilgarri bat eta prentsatuta zegoen gai zati bat -ustez haxixa- atzeman zizkioten. Atxilotu aurretik, ustezko saltzaileak bilgarrietan zegoen edukia heroina zela onartu zien agenteei.

Gainera, beste bi gizonezkoak identifikatu ostean, horietako batek Donostiako Zigor Arloko 3 zenbakiko Epaitegiaren agindu bat bete gabe zuela egiaztatu zuten, eta beraz, hura ere atxilotu zuten. Bi atxilotuak epailearen esku jarriko dituzte gaur.