EUSKADI.-Hiru gizon atxilotu dituzte Portugaleten (Bizkaia) oinezko bati 900 euro eta larruzko jaka bat lapurtzeagatik

Actualizado: martes, 16 junio 2009 15:05

BILBO, 16 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek hiru gizonezko atxilotu zituzten atzo Portugaleten (Bizkaia) lapurreta delitu bat leporatuta. Hiru atxilotuek joan den maiatzaren 28ko goizaldean oinezko bati lapurretan egin zioten, eta barruan 900 euro zituen poltsa bat eta narruzko jaka bat ostu zizkioten, Herrizaingo Sailaren arabera.

Joan den maiatzaren 28ko 3:30ak aldera, Portugaleteko Gipuzkoa kaletik zihoan oinezko bati lagun talde bat hurbildu zitzaion eta, hitzik esan gabe, kolpeka hasi zitzaizkion eta lurrera bota zuten. Horrela, gainean zeraman poltsa bat eta larruzko jaka bat ostu zizkioten. Biktimak poltsa barruan 900 euro, giltz batzuk eta bankuko bi libreta zeramatzan.

Biktimak Muskizko Ertzainetxean salatu zuen gertatutakoa eta berehala hasi zuten hango agenteek kasu honi zegokion ikerketa lapurretaren ustezko hiru egileak aurkitu eta atzemateko. Azkenean atzo atxilotu zituzten 23, 32 eta 33 urteko hiru susmagarriak eta gaur goizean jarri dituzte epailearen esku.