EUSKADI.-Hiru gizon eta bi emakume atxilotu dituzte Irunen (Gipuzkoa) hainbat kamioitan lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: lunes, 22 febrero 2010 13:48

DONOSTIA, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek hiru gizonezko eta bi emakumezko atxilotu zituzten atzo Irunen (Gipuzkoa) lapurreta delitu bat egotzita. Udalerri horretako enpresa batean aparkatutako kamioi batzuetako atoietan miatzen harrapatu zituzten bost pertsonak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Atzo arratsaldeko 14:30ak aldera, Ertzaintzaren agenteak Irungo Belaskoenea auzoko enpresa batera bertaratu ziren, lapurreta baten berri ematen zuen dei bat jaso ostean. Dirudienez, pertsona batzuk bertan aparkatutako hainbat kamioitan salgaia ostu nahian ari ziren.

Heldu zirenean, agenteek lau pertsona aurkitu zituzten ibilgailuen artean; horietako batek labana bat zuen eskuan. Bosgarren pertsona batek alde egitea lortu zuen, baina inguruetan harrapatu eta atxilotu zuten. Ertzaintzak baieztatu ahal izan zuenez, atzemandakoek hainbat gabarra miatu zituzten eta atoi baten olana zulatu zuten, baina ez zuten bertan osteko denborarik izan.

Atxilotuak Ford Transit furgoneta batean bertaratu ziren. Ibilgailu horretan lapurretak egiteko hainbat tresna aurkitu zituzten, besteak beste, ahuntz-hanka bat eta mazo bat. Atxilotu guztiek aurrekari ugari dituzte, gehienak jabetzaren aurkako delituengatik.