EUSKADI.-Hiru lagun atxilotu dituzte Mendexan (Bizkaia) autoetan lapurtzeagatik

Actualizado: viernes, 26 junio 2009 16:20

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 20 eta 23 urte bitarteko hiru pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Mendexan (Bizkaia) autoetan lapurtzea egotzita. Lapurrek hainbat kreditu-txartel eta agenda elektroniko bat zeramatzaten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi dutenez.

Atzo goizean, 11:15ean, bizilagun batek Lagako hondartzaren aparkalekuan ustez gertatzen ari zen lapurreta bat salatu zuen Ertzaintzaren aurrean. Antza denez, hiru gazte turismoen artean miatzen eta bizkar-zorro batetik nahi ez zituzten gauzak lurrera botatzen ari ziren; ondoren, autoan alde egin zuten udalerrirantz.

Jarraian, Ertzaintzak Mendexako inguruetan autoa geldiarazi zuen eta hiru lagun jaitsi ziren. Euren gauzen artean hiru kreditu-txartel, agenda elektroniko bat eta nezeser bat aurkitu zituzten. Egiaztapen batzuk egin ostean, kreditu-txarteletako bat pasaden astean lapurtu zutela konturatu ziren, Zarautzen zegoen autokarabana batetik. Gainontzeko objektuen jatorria zehazteko ikertzen dihardu Ertzaintzak.

Frogen ebidentzia ikusita, hiru gazteak atxilotu zituzten ondarearen kontrako delitua egotzita. Halaber, lagunetako batek atxilotze eta espetxeratze agindua zuen.