EUSKADI.-Hiru pertsona zauritu dira euren autoa errepidetik irten eta Legutianoko (Araba) urtegiaren ertzera biraka heldu ondoren

Actualizado: miércoles, 5 agosto 2009 14:01

BILBO, 5 Ago. (EUROPA PRESS) -

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean euren autoa errepidetik irten eta Legutianoko (Araba) urtegiaren ertzera biraka iritsi ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Auto istripua 10:25ean gertatu da A-623 errepidean, Legutiano parean, Otxandioko noranzkoko kaira heldu orduko. Kamioi batek eta auto batek izan dute istripua.

Ikertzen ari diren arrazoiengatik, kamioi batek eta matrikula berridun Citroën Xsara batek istripua izan dute. Autoa errepidetik irten da eta biraka erori da malda batetik, Legutianoko urtegiko ertzan gelditu arte.

Autoan hiru pertsona zihoazen. Bi oinez irten dira autotik baina bestea suhiltzaileek atera behar izan dute, atzeko eserlekuetan harrapatuta gelditu baita. Hiru lagunak Txagorritxu eta Santiago ospitaletara eraman dituzte.