EUSKADI.-Ia 25.800 pertsonek erabili zituzten joan den igandean EuskoTrenek Ibilaldia'09rako prestatutako zerbitzu bereziak

Actualizado: martes, 2 junio 2009 15:07

BILBO, 2 Jun. (EUROPA PRESS) -

Guztira 25.798 lagunek erabili zituzten Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak joan den igandean Galdakaon ospatu zen Ibilaldia'09ren inguruan eskaini zituen zerbitzu bereziak, EuskoTreneko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

Garraio konpainiak 176 tren zirkulazio eskaini zituen Bilbo-Ermua eta Bilbo-Bermeo ibilbideetan, eta, horrez gain, Bilboko tranbiaren 156 zerbitzu Atxuri-Basurtu linean, Ibilaldira joan ziren pertsonen joan-etorri beharrei erantzun ahal izateko.