EUSKADI.-Ibarrekolandako (Bilbo) trafikoa behin betiko berrantolatuta geldituko da asteazkenetik aurrera

Actualizado: lunes, 25 mayo 2009 14:22

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Trafikoa behin betiko berrantolatuko da asteazkenetik aurrera Bilboko San Inazio eta Ibarrekolanda auzoetan gurutzaguneak samurtzeko, bidegurutzeetan segurtasuna sendotzeko eta auzoguneetan

trafikoa murrizteko. Horrela, San Inazio eta Ibarrekolanda auzoetatik edo auzoetara doazen ibilgailuek ibilbide berriak jarraitu beharko dituzte amaitutako berrantolaketaren ondorioz.

Horrela, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, orain arte Benidorm kaletik igarotzen zen saihesbidea Txakoli eta Orixe kaleetara lekualdatuko da eta ibilbidea noranzko bakarreko bihurtuko da iparralderantz Erandiora norabidean. Era berean, bide nagusi hori hartzen duten gidariei sarrera zuzenagoa ahalbidetuko zaie Agirre Lehendakaria kaleko biribilgunetik.

Saturraran, Errondo eta Juan Urbieta kaleetako zirkulazioaren

noranzkoa ere aldatu egingo da. Berrantolakuntza horrekin,

aipatutako hiru bide horiek iparralderantz orientatuta geratuko dira

soilik -Erandiorako norabidean-. Horri dagokionez, eta Errondoko

eta Saturraran kaleetako lotunearekin, auzoarentzako eta inguru

horretatik zirkulatzen duten ibilgailuentzako zerbitzuen barne-bide

bat ezarriko da.

Arturo Kanpion, Mediterraneo Itsasoa eta Ibarrekolanda kaleek

osatutako ardatz berriari dagokionez, zirkulazioaren noranzkoa bakarra izango da eta hegoalderantz orientatuta egongo da, Bilboko norabidean.

"Horrela, gurutzaguneak samurtu, bidegurutzeetako segurtasuna

sendotu eta Ibarrekolanda eta San Inazio auzoetara sarrera

zuzenagoak ahalbidetzeaz gain, barne-zirkulazio hobea lortuko da

fluxu argiagoekin eta bidegurutze gatazkatsurik gabe", azaldu dute Udal bilbotarretik.