EUSKADI.-Ibiltariaren XV. Astea ospatuko da Intxaurrondo auzo donostiarrean datorren astean zehar

Actualizado: viernes, 17 abril 2009 15:48

DONOSTIA, 17 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ibiltariaren XV. Astea izango da apirilaren 20tik 24ra bitartean Donostiako Intxaurrondo auzoan. Auzoko kultur ekitaldi ezagunenetarikoak 15 urte betetzen ditu aurten, eta programa erakargarria osatu du beste behin, Donostia Kulturako iturriek jakinarazi dutenez.

Charles Darwinen urteurrenak eta Liburuaren Nazioarteko Egunak aurten parte izango dute mundu osoan zeharreko ikus-entzunezko solasaldietan. Gainera, erakusketak hirugarren munduko umeak izango ditu protagonista.

Azken 14 urteotan, Ibiltariaren Asteak bidaiarien esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera eman du, eta irudien laguntzaz, leku hurbilak eta urrunekoak zeharkatu ahal izan dira. Aurten eskaintza hori berriz aberatsa izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Ekitaldiak apirilaren 20an hasiko da, Zigor Gonzalez Errazkinek eskainiko duen "Bizitza munduan zehar" hitzaldiarekin. Zortzi urte zituela Hondarribiatik atera zen eta, munduan zehar milaka gertaera bizi izan ondoren, 25 urtekin itzuli zen herrira Ginzalez Errazkin. 17 urte horietan, Afrika, Asia edo Ameriketako kultura eta ohitura desberdinak ezagutu zituen.

Apirilaren 21ean "El reino de los mil y un castillos" hizketaldia emango du Orfe Paredesek. Frantziako Perigord herrialdean zeharreko bidaia hurbil eta erraz bat (Dordogne ibaia) kontatuko du. Eskualde horretan aipagarriak dira ondo zaindutako gazteluak eta Erdi Aroko hiriak.

Apirilaren 22an Jesus Torquemada izango da hizlari, "Islas Galapagos y Ecuador" izenburuko saioan. Darwin jaiotzaren urteurrenean, Galapagar uharteak ezagutzeko aukera izango da, munduko leku urruneko eta hutsunetariko bat. Ekuadorren daude irlok, kontrastez beteriko paisaian.

Patxo Manzanedo kazetariak "Miradas de cristal" hitzaldia eskainiko du apirilaren 23an. Hirugarren Mundua deiturikoaren 40 herrialde baino gehiago zeharkatu ditu Manzanedok. Azkenik, apirilaren 24an, "Recuperando la sonrisa" hitzaldia eskainiko du Jose Manuel Corresek. 12 herrialdetan zehar oinez eta bakarrik eginiko bidaia kontatuko du.