EUSKADI.-Ile-apaindegi batean lapurtzen harrapatu dituzten gizon bat eta adingabe bat atxilotu dituzte Sestaon (Bizkaia)

Actualizado: miércoles, 18 febrero 2009 11:49

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat eta 14 urteko adingabe bat atxilotu zituzten atzo arratsaldean Sestaon (Bizkaia), ile-apaindegi baten barruan lapurtzen harrapatu baitzituzten. Atxilotuak leihateetako bat indarrez zabalduta sartu ziren lokalean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak atzo arratsaldean izan ziren, 14:00ak aldera, ile-apaindegiaren jabearen senide batek bi gazte lokaleko leihateetako batetik irteten ari zirela ikusi zuenean. Senide horrek susmagarriak atxiki zituen, baina gazteek indarkeriaz eraso egin zioten. Gertakariaren zenbait lekukok biktima lagundu zuten eta, ondoren, ustezko lapurrek ihes egin zezaten saihestu eta Ertzaintza ohartarazi zuten.

Gertakariaren berri izan ostean, herritarren segurtasunerako patruila bat bertaratu zen eta susmagarriak identifikatu zituen. Agenteek diru kopuru bat atzeman zioten susmagarrietako bati; dirua aipatutako lokaleko kutxa erregistratzailea indarrez ireki ostean lortu zutela egiaztatu zuten ertzainek.

Horrez guztiaren ondorioz, bi gazteak -haietako bat adingabea- atxilotu eta polizia egoitza batera eraman zituzten, dagozkien eginbideak burutzeko.