EUSKADI.-Iñaki Fernandezen eta Maider Zabalaren lanak aukeratu dituzte Ondarroan Martxoaren 8ko kartela iragartzeko lehiaketan

Actualizado: martes, 17 febrero 2009 14:41

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Iñaki Fernandez Iturmendi eta Maider Zabala Segurolak egindako lanak aukeratu dituzte Ondarroan (Bizkaia) martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna iragartzeko kartel lehiaketako irabazle moduan.

Iñaki Fernandez Iturmendi lehiaketa nagusian gailendu da "Eta etxea abiapuntu!" izenburuko lanarekin, eta horregatik 1.000 euroko saria jaso du. Bestalde Maider Zabala Segurola 14 urtetik beherako lehenengo sailkatu hautatu dute, "Denok dugu dohainen bat" lanarengatik; sari moduan 200 euro poltsikoratu ditu.

Martxoaren 8ko ospakizuna iragartzeko kartel lehiaketaren epaimahaia joan den ostiralean bildu zen, eta epaimahaikideak Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluko bi partaide eta herriko arte grafikoetan adituak eta artistak izan ziren. Hauen iritziz, "kalitate oso oneko lanak" aurkeztu dituzte, guztira 32 lan aurkeztu direlarik. Nabarmena izan da Zaldupe Eskolaren partaidetza 14 urtetik beherakoen sariari dagokionez.